XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baldin guk egin dezakeguna bada pozik egingo degu.

Eskerrik asko, berdin.

Ariyo.

Bai, aiyo.

Kattaliñ zan alboko etxekoandrearen izena.

Tximon, bere senarra, ola handi bateko saltzailea zan, ofizinako muebleak saltzen ebazan.

Bizkai, Gipuzkoa ta Araban bera zan fabrikearen ordezkaria.

Bide batez bere biajeetan gehiegizko denporea geratzen jakonean, beste fabrika bateko jostailuak eta txantxetako gauzatxuak eskeintzen ebazan dendetan.

Kattaliñ ta Begoña jatekoak erosten joaizala askotan egiten eben topo alkarregaz dendetan eta merkatuan eta apur apurka adiskidetu egin ziran.

Gona polita daramazu, esan eutson Begoñak Kattaliñi goiz baten, non erosi dezu?.

Etxeberrianian.

Biak eroien metalezko eskorga bana.

Supermerkatuan egozan.

Apur bat ibili ia?.

Eskorgea itzi ta Kattaliñ pausu batzuk ibili zan pakete ta poteen arteko pasillu batetik.

Oso ondo daukazu.

Zenbat pagatu dezu?.

Merkia da, berrehun pezta kostatu zait.

Berrehun pezta besterik ez? Ia, erakutsi ia?.

Ta Begoñak gonaren gerriko ertzetik atzamarrak sartu ta ehuna aztertu eban.

Begoñak plastikozko botila bat hartu eban.